RSS
Facebook
Twitter

2013(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Ilusioa

Lanak hasi genitun orain dela hiruzpalau egun, baina jada ikusten degu zerbait aurreratzen ari garela. Ikusi dezakegu katen maila beste lurrarena baino baxuago dagola, eta hillarrietan ere ezberdintasunak ikusten ditugu. 
Badakit oraingdik gure helburutik urrun gaudela, askoz sakonago iritsi behar garela pala eta atxurrekin, baina oraingoz aurkitu ditugun hezurxto hoiek zerbait motibatu dezakete, ezta? Nire ustez, batek baino gehiagok uste zuen atzo aurkitutako hezurrak pertsona batenak zirela. 
 Lur pixka bat kendu ondoren, gutako edozein harrituta uzteko moduko altxortxo txikiak aurkitu ditugu. Ez guztiak, beharbada, baina ziur nago bakoitzak bere altxor kuttuna duela. 
Horregatik uste dut azkenean zerbait aurkituko dugula, eta ilusioz betea (baita nekatua ere) noa goizero Urgullera.

1 iruzkin: