Donostiarrentzat, Urgull mendia leku magikoa da, eta bere bazterretan bizipen ugari izaten ditugu, batez ere gazteak garenean. Exploratzaileak garela imajinatzen dugu, bikotearekin txoko erromantikoa aurkitzeko joaten gara, edo udako egun eguzkitsuetan itsaso bukaezinaz gozatzeko igotzen gara. Baina antzinako gotorlekuan aurki daitezkeen lekuetatik misteriotsuena Ingelesen Hilerria da. Eremu goibel eta ilun honi erreparatzen diogunean ez dakigu zehazki zergatik eraiki zen, eta inguratzen duen historia ere nahiko urrun gelditzen zaigu. Hona hemen Ingelesen Hilerriaren jatorriaren laburpen txiki bat:
1813ko txikizioaren ondoren, gazteluak modernizatze prozesua jasan zuen eta
I. Karlistadetan zehar (1833-1840), Sir Lacy Evans jeneral ingelesaren tropak
bertan kokatu ziren. 1835ean, liberalak amore eman ez zutenez, karlistak hiria
bonbardatzen hasi ziren. Evansen tropek, defentsaren ondorioz, hildako ugari
izan zituzten Oriamendi mendiko
borrokan, non karlistak garaile suertatu ziren. Ingelesak anglikarrak izanik,
haien siniskerekin bat egiten zuen hilerri txikia eraiki zen eta bertan soldadu
ingeles batzuen gorputzak ehortzi ziren.
Gaur egun ezagutzen dugun hilerria 1924an inauguratu zen, Victoria Eugenia erreginaren eskutik. Garai hartako argazkiak ere badaude:
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina